Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.
Nortzuk gara

Markina-Xemeinen dau egoitza, eta 30 urte baino gehiago daramatza sektorean. GAIMAZ erreferentea da obra berezi nahiz obra handietan. Ez da erraza izan eraikuntzaren sektorean enpresak gaur egun dauen posizinoa lortea. Basogintza- eta ingurumen-sektoreak markautako hastapenegaz, GAIMAZek barrikuntzak egiten eta merkatu eta egoera barrietara egokitzen jakin izan dau; barrikuntzak eginez egungo enpresa etenbako hobekuntza-prozesuagaz loturarik barik ulertzen ez dan mailara iritsi arte, eta bikaintasuna lortu dau hainbat arlotan, esate baterako: obra zibilean, eraikuntzan, ingurumenean edo errepidea kontserbetako eta ustiatzeko zerbitzuetan, lorazaintza-zerbitzuetan, etab.

Urte horreen guztien ondoren, enpresak sektorearen eskakizunetara egokitzen jakin dau, Bizkaiaren bihotzean bizi dan enpresa txiki bat, erreferentziazko empresa baten bihurtuz erakunde, bai enpresa eta partikularrentzat. Posizino hori lorteak ez dau ekarri GAIMAZek beti izan dabezan balioak atzean uztea: ZUHURTZIA, ZORROZTASUNA, ERANTZUKIZUNA, GAITASUNA ETA ESFORTZUA.

Enpresaren etorkizuna plantillako belaunaldi gazteenen etorkizunak markaten dau, enpresaren baitan babestuta eta jakitun izanik giza taldearen garrantziaz eta GAIMAZ markaren ospearen aitorpenean ondo egindako lanaz.

Enpresaren
espezialitateak

Gaimazek hainbat sektore harten ditu bere baitan, eta enpresaren egokitze-gaitasunari eta dituen bitartekoei esker, gai da egoerak eskatzen dabezan arlo, espezialidade eta merkatu barrietan sartzeko.

Enpresaren ezaugarri nagusietako bat ingurune sozioekonomiko barrietara egokitzeko gaitasun handia da.

Gaur egun, honako arlo honeetan espezializauta dago enpresa:

  • Eraikuntza (obra zibila / eraikuntza)
  • Zerbitzuak
  • Ingurumena
Giza balioa

GAIMAZen oinarria lantaldeak osatzen dituen personak dira. Beteranotasunak emoten daben esperientzia belaunaldi gazteenen bizitasun eta bultzadeagaz bateratzen da. Ikuspegi horren ondorioz, enpresak eguneratuta jarraitzen dau beti: obrak eta zerbitzuak gauzatzeko prozesuetan, informazinoaren kudeaketan, teknologia barrietan, informazinoaren zabalkundean, ingurumen-ikuspegietan, proiektuen azterketan eta bezeroen alde belaunaldiz belaunaldi dabilen giza taldean, zeinei, une oro, beren proiektuen garapena errazten baitjake.

Berrikuntza

Gaimaz-en egoera naturala barrikuntza da, bai erronka barriei aurre egiteko, bai aurrez aurre izan dabezan beste erronka batzuk hobetzeko. Funtzionaten dauena enpresaren prozesu berean atxikiten da, asimilau egiten da eta langile guztien artean transmititzen da.

Konpromisoa

Erantzukizuna eta iraunkortasuna