Kudeaketa integrala
Enbor komun baten bidez artikulau dauz egiaztapen- eta kontrol-mekanismoak kalidadearen, ingurumenaren, segurutasunaren eta osasunaren arloetan. ISO 9001, ISO 14001 eta ISO 45001 arauak ezarriz lortu da. Arau bakotxaren arabera aplikau beharreko gaiak beteten dizela kanpotik egiazteteak berme bat emoten deutse GAIMAZeko bezeroei beren jarduera behar bezala egiten dabela ziurtatzeko.
Mundu ituna
Tokiko jarduketen bidez helburu globalak errealidade bihurteko asmoz, GAIMAZ 2013. urtean sartu zan Iraunkortasunaren aldeko Munduko Itunean. Beste urrats bat da, itun horrekiko konpromiso publikoaren bidez, zeregin eta helburu espezifikoak esleitzeko, enpresa hobetu alhal izeteko eta bezeroak, azpikontratistak eta hareegaz harremanetan dagozan hornitzaileak erreferentzia izan daitezan.
Kode etikoa
Enpresaren barne-erregulazioko elementua da. Azterketa barneratzaile batetik abiatzen da, eta portaera-ereduak bateratzen dauz iraunkortasunaren aldeko Munduko Itunean eta indarrean dagoan legerian identifikautako gaietan. Barnetik, hornitzaile, azpikontratista eta bezeroengana zabalduz, unibertsalizazioa bilatzen da; paperetik gizarte bidezkoago, solidarioago, arduratsuago eta iraunkorrago baterantz bideratzen daben jarduketetara igarotea.
Hondakinen kudeaketa
GAIMAZen lehentasuna da eraikuntza- eta eraspen-hondakinak kudeatzea, indarrean dagoan legeriak eskatzen dauen bezala. Ildo horretan, hondakin horreen lehentasun-ordena hau da: berrerabiltea, birzikletea eta balorizatzea. Hondakina sorten dan puntutik eta lortutako material barriaren kontsumotik, hurbil dagoan birziklapena egitea da helburu: materialaren garraioan eta haren elaborazioan berotegi-efektuko gasen emisioa gitxitzeari eta barriztagarriak ez diran lehengaien kontsumoa murrizteari lotuta dago, jardutearen ingurumen-hobekuntza areagotuz.
GAIMAZ izan zen Euskal Autonomia Erkidegoko planta mugikorreko EEHen lehen kudeatzailea. EUX/011/13. Erregistro-zk.
Erantzukizun soziala
Gaimazek etenbarik laguntzen ditu inguruan egiten diran kultura-jarduerak, bai erakunde publikoek sustautakoak, bai pribaduek sustautakoak. Gainera, eskualdeko kirolari laguntzen deutso eta bere garapena sustaten dau oinarrietatik.
Bai Euskarari
Bai Euskarari Ziurtagiriaren bidez enpresek, saltokiek eta era guztietako entitateek euskararen alorrean garatzen ari diren lana adierazten diote gizarte osoari.
Bai Euskarari Ziurtagiriaren bitartez, GAIMAZ enpresak euskararen normalizazioaren aldeko neurriak garatzen ari dela akreditatzen du Ziurtagiriaren Elkarteak. Honela, ahalegina aitortu eta aldi berean konpromiso hori jende aurrean erakusteko bereizgarria ematen du.
Karbono aztarna
GAIMAZek bere karbono aztarna erregistratu du "Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren karbono aztarna, konpentsazio eta CO2 xurgatzeko proiektuen Erregistroan".